Donosskino Express Lehiaketa
Film labur espresen lehiaketa, Donosskino Vol. IV-an barne.
Parte-hartzaileek bi aste baino gutxiago izango dituzte haien film laburrak pentsatu, filmatu eta
editatzeko. Irailaren 28ko 00:00etatik urriaren 10eko 23:59ak arte, parte hartu nahi duen orok
Donosskino Express Lehiaketan izena eman eta bere film laburra bidali dezake. Film laburrek
lehiaketaren oinarriak bete beharko dituzte. Irabazlea festibaleko amaierako galan proiektatuko da.
Oraingo honetan, Kristonkinok Ba Gera, Donostiako Merkataritza Elkartearekin,
lankidetza-hitzarmena egin du, une honetan guztiontzako zaila den egoeran saltoki txikiei
laguntzeko helburuarekin.